Hemen gaude. Eta ez genuke hemen egon behar. Baina hemen daramatzagu 20 edizio. Ez da atzo gaueko gauza. 20 urte. Azkar esaten da. 20. Eta zuetako askok gehiago daramazue errepidean. 28 urte espainiar eta frantziar estatuek dispertsioa martxan jarri zutela.
Hemen gaude. Eta ez genuke hemen egon behar. Eta hemen gaude duela 18 urte lau lagun elkartu ginelako. Ilusioa eta elkarlana ardatz, helburu argi bat geneukan: dispertsioaren aurkako borrokan indar berri bat sortzea. Ilusio eta indarrez lau lagun batu ginen, eta auzolanaren bitartez begira nora iritsi garen. Zenbat milaka lagun elkartu garen egun hauetan.
Hemen gaude. Eta ez genuke hemen egon behar. AUZOLANA, ILUSIOA ETA KONPROMISOA. Honela bakarrik da posible Euskal Herriko elkartasun jaialdirik handiena antolatzea. Eta soilik eskema berarekin ekarriko ditugu etxera.
Hemen gaude. Eta ez genuke hemen egon behar. Ikusgarria izan da lau egun hauetan hemen denon artean egin duguna. Milaka orru batu ditugu. Baina ez ahaztu. Hatortxu Rock ez da ezeren ez inoren amaiera. Tresna bat gara. Etxerako bidea eraikitzen ari gara eta hau da gure tresna.
Hemen gaude. Eta ez genuke hemen egon behar. Baina hemen egonen gara denak etxean izan arte. Entzun dezatela ozen. INDARTSU GAUDE ETA INDAR GUZTIAK BEHAR DITUGU. EKAR DITZAGUN ETXERA YA!
Luzea izan da honaino iristeko bidea. Lan talde izugarri eta anitz batek eraikitakoa. Eta Hatortxu Rock zarata da. Eta zarata sortu dugu azken egun hauetan hedabideetan ere.
Baina hauek ez dira guk sortu nahi ditugun albisteak. Ez dugu gure arrakasta sarrera kopuruan zenbatu nahi. Isiltasuna izango da gure arrakasta. Eta hauek dira sortu nahi ditugun eta sortuko ditugun albisteak:
(GARA egunkariko portadak: “Hatortxu Rock desaparece con la salida del último preso”, “Azken presoa espetxetik atera da”)
18 urte, 20 edizio. Baina ez dugu besterik nahi. Planto egiten dugu. Dispertsioa eten beharra dago. Etxera ekarri behar ditugu.
Nahikoa da. Ez dugu nahi hemen ikusten ditugun haur hauek Hatortxu antolatzeko beharrik izatea.
Nahikoa da. Ez dugu nahi inork Hatortxura etortzeko beharrik izatea.
Nahikoa da. Ez dugu nahi inorastebururo errepidean jartzea.
Nahikoa da.
Nahikoa da, denak etxera!!!!