Beste behin ere Hatortxu Rock antolatzeko beharrean gaude. Eta dagoeneko badugu data, abenduak 17. Aurten ere Atarrabiako Entrecementerios gunean elkartuko gara, baina data zerbait aurreratua dator. Gabonetako daten zailtasuna dela-eta, abenduaren 17an ikusiko dugu elkar Hatortxu Rock 19n.
Euskal preso politiko, iheslari eta deportatuen egoerak ez du hobera egin, eta 19, aldiz Hatortxu Rock antolatzea ezinbesteko suertatu da. Laster, oso laster, bertan aurkituko dituzuen taldeen berri izanen duzue.
Hator, hator neska-mutil etxera!