2015-12-31

Hatortxu Rock 18; Elkartasun ekitaldia

Musika eta elkartasuna uztartzen ditu euskal preso politiko eta iheslarien eskubideen aldeko jaialadi honek. Aurten, 11 talderen kontzertuez gain, Ibon berriro ere gure artean dugula ospatu ahal izan dugu. Era berean, CUPeko diputatu ohi David Fernandezek eta Maider Ansak ere ez zuten galdu nahi izan. Ohiko “Hator-hator” abestia, aurten Pello eta Luisillo (Vendetta), Zuriñe (Hesian), Unai (Eratu) eta Xabik (Kaotiko) data honetarako espreski egindako bertsioarekin iritsi zitzaigun. Mila esker guztioi eta denon artean… HATOR HATOR NESKA-MUTIL ETXERA!