Oliba Gorriak taldeak datorren abenduaren 26an jarriko dio amaiera bere ibilbideari, eta HatortxuRock jaialdiko oholtza gainean egingo du. Egun horretarako «zerbait berezia» iragartzen dute. Era berean, musikaren balioa nabarmentzen dute «aldarrikapen moduan». Zentzu honetan, HatortxuRock jaialdiaren balioa ere azpimarratzen dute: «Beti esaten den bezala, ea azkenekoa den eta horretarako garrantzitsua da txanda eta bolondresen lana. Martxa eta borroka!». «Konpromiso desberdinak batzen dira, batzuk antolatzen, besteak kontzertuak ikusten eta beste batzuk jotzen». Hala da, HatortxuRock jaialdiak guztion beharra du.
Hala HatortxuRock jaialdiaren mezuarekin bat egin dute, beste behin, eta euskal preso politikoen dispertsioarekin amaitzeko beharra nabarmendu: «Ez bagara antolatzen, ez bagara batzen, ez badugu indar korrelazio hori norabide batean jartzen, dispertsioa hor egongo da. Momentu honetan ez dugu etsaia molestatzen».