SÜNE

SÜNE

Lau Korapilo

Huntza-ren ibilbide arrakastatsua atzean utzita, Josune Arakistain SÜNE-k bere lehenengo diskoa izango denaren ‘Lau korapilo’ aurrerapen abestia kaleratu berri du. Abeslari eta konposatzaile gazteak ibilbide berriari ekin dio, eta trikitixa ardatz hartuta elektronikaren munduan barneratu da oraingoan SÜNE.

‘Lau korapilo’k, tradizioari keinu bat eginez, trikitixaren eraberritzea aldarrikatzen du. Izan ere, gizonezkoena zen mundu bat izatetik, gaur egun emakumeek konkistatutako territorioa baita trikitixarena. Hori dela eta, betiko doinuetatik abiatuta gaur egungo melodietara garamatza abestiak. 

Izan ere, hori izango da SÜNEren proiektuaren erronketako bat: Trikitixa soinu tradizionaletik garai berrituagoetara heldu daiteela erakustea: “Inork gutxik uste izan du trikitixa musika garaikidearekin erlazionatu zitekeenik, eta proiektu honekin nire ‘ahizpek’ urte luzeetan utzitako ondare guztia eraldatu nahi dut”.

Abestia Alejandro Paez produktorearen gidaritzapean ekoitzia izan da Madrileko Chanela Clicka estudioan. Artistaren ideia originalari irudia jartzen berriz, Chroma estudioa eta Muga aritu dira bideoklipean.

Euskal Herriko txoko guztiak astinduko dituen abestiaren aurrean gaude! Eman play-ari eta igo bolumena!