Roba Estesa festa giroko musika talde borrokalaria da. Ibilbide luzea du Herrialde Katalunetako musika-industrian, jai-zirkuituko emakume eta identitate disidenteen lehen taldea izanik.
Musika mediterraneo-tradizionala pop-a eta elektronikarekin uztartuz, konpromisio sozial handiko letrak eta haien zuzenekoak, horiek dira publikoa askapenerako eta aldarrikapen feminista eta LGTBIQ+erako esperientzia kolektibo horretan parte hartzera bultzatzen dituen elementuak. “Descalces” (2016, Coopula Records) eta “Desglaç” (2018, Coopula Records) lanekin haien tokia egeskuratu dute eszenan, sariak pilatuz eta eszenatoki gainean duten indarra frogatuz.
Estatuko jaialdi eta festa nagusiak ezagutu ondoren, Roba Estesa “Dolors” (2020, Halley Records) eta “Rosa Permanent” (2021, Halley Records) lanekin heldutu eta, soinu aldaketa bat aurkeztu dute ostean “De lo bo, lo millor” lan berriarekin. (2024, Halley Records). Azken disko honen aurretik hainbat single kaleratu dituzte: EL < 3 A 1K (feat. Tremenda Jauría), STIKINLOVA, LNTMNT, DESAKATANT eta AMB CALMA (feat. Antònia Font). Gainera, La Furiaren laguntza izan dute 1312 kantuan.
Taldeak Helena Bantulàk (gitarra elektrikoa), Laia Casanellasek (gitarra elektrikoa, akustikoa eta gitarroa), Lidia Fazeriak (teklatuak), Xerach Peñatek (bateria), Clàudia García-Albeak (biolina), Anna Sardàk (baxuak), Eiden Sánchezek (interpretazioa zeinu katalana) eta Gemma Polok (ahotsa) osatzen dute gaur egun.