Reimyren atzean, Xabier Apestegui dago. Txirrinden zale eta duela 15 urtetik gora Dj-a da Xabier.
Hip-hopa eta turntablism-a dira bere oinarri, eta horiek zabalduz estilo anitzetara zabaldu du bere musika. Dantzalekuan gozatzea helburu duen bidaia eklektikoa da bere, planeta osoko erritmo organiko eta elektronikoek gidatua.
Bere azkeneko zuzenekoetan musika argiteria ikuskizunarekin uztartu ditu. Joshy J artistaren eskutik, sentsazioen dantzan murgilduko zara.