TATXERS

TATXERS

Tatxers hirukotea Iruñekoa da jatorriz (Euskal Herriko hainbat hiritan bizi dira), eta gure hirietako asperduratik eta irudimen, emozio eta txinparta faltatik erreskatatzera etorri da. Tatxers ez da kritikagarria, haiek egindako guztia, besterik gabe, perfektua delako. Perfektua The Jam bezala, lehenengo The Clash bezala, Buzzcocks bezala: PER-FEK-TU-A. “Garaipen Kutrea” (Sorginkale Banaketak, 2020) estreinako LPak mapan letra larriz idatzi zuen haien izena. Ostean, 2023an, taldearen izen bereko albuma, (Flexidiscos/Tough Ain ‘t Enough-en argitaratua, ezustean arrapatu zuen mundu guztia, eta belaunaldi baten buru distiratsuenek jakin zuten, “euskarazko musika” generotik harago, parez pare benetako urrea zutela ikusten. “Jangle pop” gisa etiketatu dituzte (The Smiths, The Go-Betweens edo The Replacements taldeen gisara), piano baten moduko “mod music” bat esleitu diete eta Hertzainak, Itoiz edo Zaramaren antza dutela errepikatu diete. Erreferentziak erreferentzia, argi dagoena da, beste behin ere, Euskal Herriko musika beste ezeren aurretik jarri dela, azken 40 urteetako historian zehar askotan gertatu moduan.

Tatxersek beren laugarren LPa aurkeztu berri du: “Ezpatei Disdira!”, biniloan eskuragarri dena.

instagram

https://www.instagram.com/tatxers/