2017-07-28

Eguraldia bezain beroa, elkartasuna

Lehen gaua pasa ondoren eguna gogotsu hasi dute Lakuntzan bildutako gazte eta ez hain gazteek, Hatortxu Rock musika baina gehiago dela argi utziz goizean goiz mendi martxaran giro onean igo dira Arangunera. Herrian geratu direnek, Etxerat eta Preso eta Senideen Aldeko Herri Ekimenei buruzko hitzaldia jarraitu ahal izan dute.

Goizak momentu bereziak ere utzi ditu, Hatortxu Rock 10aren harira elkar ezagutu zuen Castellongo bikote batek Lakuntzako udaletxea aukeratu baitu erlazioa formalizatu eta bertan ezkontzeko.

Bazkalostean Anariren zuzenekoarekin hasi da Etxera! Eszenatokia martxan, Occhi Di Farfalla eta Liher artistek esaterako izan dute beraien txokoa herri gunean.
Egiten zuen eguzkiarekin ez da plan txarra izan askorentzat, NAIZ Guneko karpara joatea Facu Díazen “Pido Perdón” bakarrizketarekin arratsaldea alaitzera.

Arratsalde osoan zehar ez da jende jarioa etan Lakuntzako sarreretan, ostirala izanik asteburu osoa dute oraindik inguratutakoek elkartasun jaialdi erraldoi honetaz gozatzeko. Beti bezala izugarria boluntarioen lana, zetorren auto bakoitzari nora joan eta zer egin behar zuen zehaztuz, kanpin denda non montatu behar zuten esanez eta guztia ahotik irribarrerik galdu gabe!

Beriain gunea 18:00etan zabaltzearekin batera hasi da betetzen eta giroa berotzen hasteko zein hobeak Gatillazoko lagunak baino? Hainbatentzat ez da batere erraza izaten ari zein kontzertutara joan eta beraz, zein kontzertu utzi alde batera. Momentu benetan hunkigarria izan da Mafalda taldeak “Kristal kolpatuak” jo duenekoa. Gerturatu den publiko anitza lehertu beharrean darama elkartasun jaialdiaren hasieratik eta berdin zaio Lendakaris Muertosen kontzertuan eguzkiak bete betean jotzen badu, kontzertu bikain batekin gozatu badute. Euskal Herrian dantzarik egiten ez dela esaten duten horiek ez dira Amparanoia taldeak Ilusioa eskenatokian eman duen kontzertuaren lekuko izan.

Oraindik 20 bat kontzertu geratzen dira gaurko jardunaeko. Tartean Betagarriren agur kontzertua izango dena, hasterar dena edo Berri Txarrakek aurten Euskal Herrian joko duen bakarra (Gaztetxeetatik kanpo). Doctor Deseo izango daLakuntzako plazaren jabe datozen orduetan.

Eta oraindik 48 geratzen zaizkigu.