Ekimen erraldoia izango da Hatortxu Rock 20. Behar erraldoia duen ekimen erraldoia. Hatortxu Rock egiteko arrazoiak ere erraldoiak dira eta auzolanak bide bera jarraitu behar du. Oraingoan mediku eta erizanei zuzentzen gatzaizkizue.
Medikuak eta erizainak behar ditugu uztailaren 27tik 30era. Txanda bakoitza 6 ordukoa izango da. Medikua edo erizaina bazara eta txanda bat egin nahi baduzu, jarri gurekin kontaktuan helbide honetan: osasuna@hatortxurock.eus
Mundu guztiaren aletxoa batu behar dugu dena ongi atera eta euskal preso poitiko, iheslari eta deportatuen eskubideen defentsan benetako aurrera pauso bat emateko.
DENON ARTEAN HATOR HATOR NESKA MUTIL ETXERA!