2017-05-16

Etxeratek babesa agertu dio Hatortxu Rocki

Hatortxu Rock eta Etxerat azken honek Hernanin duen egoitzan bildu dira eta euskal presoen senideek osatutako kolektiboak uztailean antolatuko dugun elkartasun jaialdiari babes osoa agertu dio. Inork baino hobe ezagutzen ditu Etxeratek Hatortxu Rock 1999an jaiotzeko arrazoiak, eta beraz, inork baino hobe ezagutzen du 2017an Euskal Herriak ezagutu duen elkartasun jaialdirik handiena antolatzeko beharra.

18 urte eta 20 edizio eta gero, arrazoi eta helburu haiek, tamalez, indarrean jarraitzen dute. Ia 340 euskal preso politiko daude oraindik ere, gaur egun, espainiar eta frantziar estatuetako espetxeetan dispertsatuta, honek haien gertukoentzako suposatzen duen bizi arrisku eta sarraski ekonomikoarekin. Hatortxu Rock eta Etxerat azken honek Heranin duen egoitzan bildu dira. Bertan, euskal preso politikoen senideek osatzen duten kolektiboak babes osoa agertu dio Lakuntzan uztailaren 27tik 30era egingo den ekimenari. Etxeratek inork baino hobe ezagutzen ditu 1999an Hatortxu Rock jaiotzeko izan ziren arrazoiak, eta beraz, inork baino hobe ezagutzen du 2017 honetan Euskal Herriak ezagutu duen elkartasun jaialdirik handiena antolatzeko beharra.

Euskal Herriko zein nazioarteko hainbat eragilerekin bilduko da Hatortxu Rock, euskal preso politiko, iheslari eta  deportatuen eskubideen defentsan benetako aurrera pauso bat izatea helburu duen Hatortxu 20ra ahalik eta ahots gehien batzeko asmoarekin. Bide horretan lehena izan da Etxerat.