2017-04-16

“Ekar ditzagun denak etxera eta eraiki dezagun herri aske hau”

Hatortxu Rocken aurkezpen birak aurrera darrai. Duela bi aste Lakuntzan egon ostean, ostiralean Berlinen izan ginen eta gaur Gernikan egon gara, Independentistak sareak gonbidatuta, Aberri Egunean. Eguzkiak lagunduta, milaka pertsona bildu dira herri bizkaitarrean, eta elkartasun jaialdia haiei gerturatzeko aukera izan dugu.

Milaka pertsona horiei uztailean Lakuntzan elkartzeko beharra helarazi diegu. “Gaur Gernikan bildu gara herri independente bat, herri aske bat, aldarrikatzeko. Bada, ez dago herri aske izaterik herritar guztiak etxean, bizirik eta libre ez ditugun bitartean. Beraz, ekar ditzagun denak etxera eta sortu dezagun, denon artean, herri aske hau”.

Arratsaldea girotzeko, Altxatu eta Hesian taldeen kontzertuek kolore berezia eman diote aurkezpenari. Eta herritarrek, beste behin, erantzun. Asko izan dira txandetara apuntatu direnak edo materiala erosi dutenak.

Mezua argia izan da: “Denon artean, denak etxera!”