GOXUA’N SALSA

GOXUA’N SALSA

Goxua’n  Salsa Iruñeko saltsa talde bat da, nafar eta kolonbiar musikariz osatua. 2020tik aktiboan, Puerto Rico eta Kolonbiako salsa tradizionala formatu handian lantzen dute, euskal ikutu eta ezaugarriekin. 2022an lehen diska plazaratu zuten euskarazko eta erdarazko kantuekin, kantu propioak zein bertsioak.

Euskal pop/rock kantu batzuen saltsa bertsioekin egin ziren ezagunak, errepertorio propioa garatzen joan ziren einean. 2024 honetan sasoitsu datoz, ia bere osotasunean kantu propioez osaturiko diska berri batekin.