SOFOKAOS

SOFOKAOS

Sofokaos 2012an Antsoainen sortutako taldea da, Oier Goienetxe (ahotsa eta gitarra), Urtzi Ibero (gitarra nagusia eta koroak), Asier Nieto (baxua eta koroak) eta Alain Sanzek (bateriak) osatua. 2015ean lehen lana kaleratu zuten, “Oztopoak Gaindituz” izenpean; 2017an bigarrena, “Gure doinuak” eta 2022an momentuko azkena, “Errealitatearen beste aurpegia”. Momentuz geldialdi bat egin dute, baina 29. Hatortxu Rocken kontzertu bat eskainiko digute, oraindik taldearen itzuleraren data jakin gabe.