Hatortxu Rock jaialdiaren 20. edizioari hasiera emango diogu ostegunean. Lau egunez kontzertuak, mendi martxak eta hitzaldiz betetako egitaraua martxan jarriko dugu. Hatortxu Rock elkartasun jaialdi bat da, desagertzeko sortu zena. Hasieratik euskal preso, iheslari, errefuxiatu eta hauen guztien senideei elkartasuna adierazi diegu etengabean.
Hogeigarren edizio hau berezia izango da, ez bakarrik egun bateko kontzertuen egitaraua lau egunetako eta eskaintza anitzeko egitaraua bihurtu dugulako; elkartasunak mugarik ez duela erakutsiko dugulako berriz ere. Edizio honetan kanpalekua egongo dela baliatuz janari bilketa bat martxan jarriko dugu Zaporeak proiektuarekin elkarlanean.
Zaporeak Intxaurrondoko (Donostia) Talde Gastronomiko hainbat kidek martxan jarritko proeiktua da. Ekimen ezberdinak martxan jarri dituzte, horien artean Chios (Grezia) irlan aurkitzen diren errefuxiatuei jaten ematearen ekimena. Izan ere, proiektu honek gastronomia eta elkartasunaren uztarketaren bidez beharra duten pertsonak laguntzea du helburu.
Igandean, akanpalekuaren sarreran Zaporeakeko kideak postu bat jarriko dute kanpin dendak biltzen ari direnen artean soberan duten janaria biltzeko asmoarekin.
Ekimen honen bitartez Hatortxu Rocketik gure elkartasuna adierazi eta ahal dugun moduan gure ekarpena egin Greziako akanpalekuetan pilatuta dauden errefuxiatuei janaria helarazteko. Beraz, Hatortxu Rocketik jaialdira etorriko direnei janari soberakinak ez botatzea eta Zaporeakeko kideei emateko deialdia zabaldu nahi dugu.