2019-09-26

Hatortxu Rock 23, abenduaren 28an

Beste urte batez hemen gara. Oraindik ere 247 euskal preso politiko daude espetxean eta hamaika lagun deserrian. Haien eta haien senideen eskubideen urraketak ez du etenik. Hau dela-eta, Hatortxu Rocken lanean jarraitzen dugu eta abenduaren 28an, jaialdiaren edizio berri bat antolatuko dugu. 23garrena.

Honen inguruko xehetasunak, oholtza gainera igoko diren taldeetatik hasita, datorren urriaren 2an emango ditugu. Berritasun ugari dakartza aurtengo Hatortxuk…

Laster arte!