Hatortxu Rockek lehen Lilaketa antolatu du aurten, hau da, taula gainean emakumeen presentzia bermatzen duten taldeen maketa lehiaketa. Eta dagoeneko baditugu finalistak: Hatxe, Perlata eta Vinagre de Moderna izan dira hautatuak.
Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu izena eman duten gainontzeko talde eta bakarlariei: Olatz Salvador, Erein, Tu padre en bolas eta Indidxabak. Gaia badago, eta aurrerago Lilaketa berriz ere antolatzekotan, bertan parte-hartzera animatu nahi ditugu bai talde hauek bai beste asko ere.
Finala irailaren 29an egingo dugu, ostiralarekin, 20:30ean, Berriozarreko entzun aretoan. Sarrera doakoa izango da eta hiru finalisten kontzertuaz gozatzeko aukera izanen da.
Aspaldiko arazoa da musika munduan emakumeek pairatzen duten egoera. Gutxi dira, oso gutxi, oraindik ere oholtza gainetan, gizonezkoekin alderatuz, ikusten diren emakumeak. Hatortxu Rocken ere arazo hau behin baino gehiagotan ikusi ahal izan dugu. Eta hitzetatik ekintzetara pasatzea erabaki genuen Lilaketarekin.
Hatortxu Rockeko antolakuntzak hiru finalistak hautatu ditu eta hauen arteko finala zuzeneko emanaldi batean egingo da. Bertan, musika munduko bi pertsona ezagunek eta Hatortxu Rockeko antolakuntzako bi kidek ostatuko dute epai-mahaia. Irabazleak antolakuntzak erabakitako estudio batean maketa grabatzeko aukera izango du, eta baita 500 euroko saria jaso ere.