2017-07-24

800 txanda behar ditugu

Eman izena txanda egiteko

 

Hiru egun baino ez dira falta Hatortxu Rock 20 elkartasun jaialdiak ateak irekitzeko. Lanean ari gara aspalditik eta, egia esan, jendearen erantzuna ederra izaten ari da. Asko gara, muntaia lanetan ere asko gara, baina oraindik ere arazo handi bat daukagu: Hatortxu Rock 20k behar bezala antolatu ahal izateko 800 txanda behar ditugu.

HTX20 egingo dugu eta ahaztezina izango da. Ez izan horren dudarik, baina oraindik ere lana daukagu aurretik. Horregatik dei egiten diogu gizarte guztiari, proiektu hau bere egin dezan. Bakoitzak bere alea jartzen badu bakarrik bermatuko dugu dena behar bezala joatea.

Lau egun, 96 ordu… 6 orduko txanda batek ez dizu kalte handirik eginen, eta Euskal Herriak ezagutu duen elkartasun jaialdi handienaren benetako parte izanen zara. Ezinbesteko parte.

Zatoz. Izan taupada. Egin jaialdi hau posible. Behar zaitugu eta batez ere, behar zaituzte.

Denon artean, denak etxera!