2017-07-18

Deskargatu hemen Hatortxu Rocken gida praktikoa!

Esteka honen bitartez ere deskarga dezakezu.

9 egun baino ez dira falta Hatortxu Rock 20 elkartasun jaialdiak bere ateak irekitzeko. 9 egun Euskal Herriak ezagutu duen elkartasun jaialdirik handienari hasiera emateko. Lau egun, 84 talde eta beste hainbat ekimen.

Lakuntzak hartuko jaialdia, eta azpiegitura handiak sortu behar izan dira milaka pertsona hartuko dituen jaialdia posible egiteko. Ohar honekin doan irudian ikusi daiteke non dauden guneak, zein gertu dauden akanpalekua edo furgoneta eta autokarabanen partzelak edo Beriain gunearen banaketa.

Era berean, gida praktiko honetan, jaialdiaren inguruko informazio guztia aurki dezakezu. Nola iritsi, iristean jarraitu beharreko pausoak eta Hatortxu Rockek ematen dituen aukera desberdinak.

Gozatu Hatortxu Rock!

Denon artean, denak etxera!