2017-07-12

Betagarrik Hatortxun esango die agur eskenatokiei

24 urteko bidearen ostean, agur esango die Betagarrik eskenatokiei, eta Hatortxu Rock 20an egingo du. Beraz, uztailaren 28an, ostiralarekin, 21:15ean joko duten kontzertua izango da Betagarri eskenatoki baten gainean ikusteko azken aukera.

Gainera, gogoratu beharra dago Betagarriko kideekin batera oholtza gainean egonen direla Obrint Paseko Xavi Sarrià eta Miquel Gironès.

Hatortxu Rocketik esker hitzak baino ez ditugu talde arabarrarentzat, urte luze hauetan eskenatoki gainean zein eskenatokietatik kanpo erakutsi digun elkartasun guztia dela-eta. Zorterik onena opa dizuegu hemendik aurrerako bidean! Laster arte!

Hemen duzue taldeak igorritako mezua:

Kaixo lagunok
Laster HTX 20 ospatuko da, eta bertan, hilabete askoren ostean, berriz elkar ikusteko aukera izango dugu. Lakuntzakoa Betagarriren azken kontzertua izango dela iragarri nahi dizuegu, eta aldi berean, gure alboan hainbeste urtetan egoteagatik eskerrak emateko profitatu. Beraz, disfrutatu topera HTX 20 eta beti arte.