2017-05-08

Hurrengo geltokiak: Leioa, Elorrio eta Manresa

Hatortxu Rock 20 elkartasun jaialdiaren aurkezpen birak aurrera darrai eta aste honetan ere hara eta hona ibiliko gara Hatortxura jendea batu asmoz. Larunbatean zita doblea daukagu: Hasteko, Elorrion, Kepa Junkera eta Sorginak elkartuko dira larunbatean. “Maletak” ikuskizuna taularatuko dute. “Maletak” aspaldiko ohituren bilketa bar da, sormen musikak munduko txoko ezberdinetako inspirazioak lagunduta eta ikusleen energiarekin batera sortua. Hemen lor daitezke sarrerak.

Bestetik, Herrialde Katalanetara bidaiatuko dugu. Manresako Stroika aretoan bilatuko dugu elkartasun mezu internazionalista. Bertan, Def Con Dos, Escuela de Odio eta Niña Coyote eta Chico Tornado arituko dira. Oraindik badago sarrerak lortzerik.

Eta guzti honetaz gain, ostegunean Leioako kanpusera gerturatuko gara, Huntza taldeko kideekin batera, ikasleei Hatortxu Rock aurkeztu asmoz.